Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Gaur arte, 276.000 bat lagun bildu dira Gaztelugibel eta Yanguas y Miranda kaleen artean su artifizialak ikusteko; gaur gauean, Pirotecnia Esteban Mar

Gaur arte, 276.000 bat lagun bildu dira Gaztelugibel eta Yanguas y Miranda kaleen artean su artifizialak ikusteko; gaur gauean, Pirotecnia Esteban Mar

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak jakin du uztailaren 10era arte milioi bat bidaiarik baino gehiagok erabili dutela hiri-garraioa

Atzo, 42.000 bat lagun bertaratu ziren Yanguas y Miranda eta Gaztelugibel kaleetara sanferminetako Su Artifizialen Nazioarteko XIX. Lehiaketako seigarren bildumaren jaurtiketa ikusteko, Gunnar Boerge Knudsen (Holstebro, Danimarka) diseinatzailearena. Zifra horri bost lehen egunekoak batuta, guztira 276.00 lagun bildu dira inguru horretan su artifizialak ikusteko. Uztailaren 6an, ostiralarekin, 50.000 lagunek ikusi zuten María José Bárbara Lora Zamorano diseinatzaile valentziarraren bilduma, Caballer Fx & Service su-etxearen eskutik. Hurrengo egunean, Vulcano su-etxearen ikuskizuna 49.000 lagunek jarraitu zuten, eta igandean 48.000 ikusleren aurrean estreinatu zen, Iruñean, Eduardo Moreno Cuitavi; astelehenean Vicenzo Martarello italiarraren txanda izan zen, 44.000 ikusle bilduta, eta uztailaren 10ean, Vicente Cervera Chulliàk debuta egin zuen Iruñean, 43.000 ikusleren aurrean. Kopuru horiei gehitu behar zaizkie jaurtiketak hiriko beste txoko ugaritatik ikusten dituzten lagunen kopuruak, are, ondoko herrietatik ikusten dituztenenak. Gaur gauean, jaurtiketa gehiago, Diego Salado Martín granadarraren eskutik (Pirotecnia Esteban Martín)

Datu horiek guztiak gaur jakinarazi dira Babes Zibileko Tokiko Batzordean, eta bertan jakin da, baita ere, Iruñerriko hiri-garraioan milioi bat bidaiari baino gehiago izan direla hilaren 10era arte. 1.046.236 bidaia egin dira. Erabiltzaile kopurua iazkoa baino % 8,3 handiagoa izan zen uztailaren 6an, eta ia % 4,5 handiagoa 7an. Bost lehen egunetako batez besteko zenbaketa ikusita, datuak iazko sanferminen antzekoak dira.

Bildutako zabor eta beira kopuruen inguruko datuak ere eman dira, atzoko eguna barne hartuta. Guztira 710.480 kg bildu dira, % 8,22ko beherakada 2017. urtearen aldean. Iruñeko Udaleko garbiketa zerbitzuek 214.180 kg zabor bildu dituzte kaleetan iazko 264.780 kg-en aldean; hots, kalean bildutako zabor kopuruak % 19,11 egin du behera.

Globo aerostatiko batek larrialdietako lurreratzea egin du Taconera parkean

Bestalde, Babez Zibileko Tokiko Batzordean jakinarazi da globo aerostatiko batek larrialdietako lurreratzea egin duela Taconera parkean gaur goizean, zortziak pasatxo zirenean. Antza, une horretan izandako ekaitzak eta euriak eragin dute lurreratzea. Ez da zauriturik egon, eta segurtasun-zioak direla medio eremua sokaz hesi ondoren, globoa bildu eta parketik atera dute.

Babes Zibileko Tokiko Batzordean jakinarazi da gaur, baita ere, atzo bi pertsona atxilotu zituztela jabetzaren kontrako ustezko delituak egiteagatik (ebasketak), eta polizia kidegoek ez dute salaketarik jaso sexu-askatasunaren kontrako delituengatik.

Babes Zibileko Tokiko Batzordea erakunde-arteko organoa da, festa-egun guztietan eta uztailaren 15ean biltzen da eta bertan Iruñeko Udaleko alor guztiak daude ordezkaturik. Halaber, honako erakunde hauek ere parte hartzen dute, besteak beste: Nafarroako Gobernua, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila; Osasunbidea, Gurutze Gorria eta DYA, eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Iruñean, 2018ko uztailaren 12an 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo