Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. La Pamplonesa ikasgeletara sartuko da 3 eta 7 urte bitarteko ikasleek banda ezagutu eta adimen musikala garatu dezaten

La Pamplonesa ikasgeletara sartuko da 3 eta 7 urte bitarteko ikasleek banda ezagutu eta adimen musikala garatu dezaten

Hezkuntza-programa abian jarriko da 2019ko urtarrilean, udal-bandaren mendeurreneko programaren barruan

La Pamplonesa ikastetxe publiko eta itunduetako ikasgeletara sartuko da hurrengo ikasturtean, 3 eta 7 urte bitarteko ikasleek banda ezagutu eta gainera adimen musikala garatu dezaten. La pilindros ezagutuko dute, 2. dianaren bidez erritmo- zein gorputz-adierazpena landuko dute, eta Ánimo pues... nafar estanparen bidez ahozko eta instrumentuko adierazpena ikasiko dute. Horretan datza Conoce tu banda- Ezagut ezazu zure musika banda programa berria, 2019ko urtarrilean abiatuko dena musika-bandaren mendeurrena ospatzeko emanaldi-programaren barruan.

Programa berria gaur aurkeztu dute Kultura eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkari Maider Belokik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Eleaniztasunen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendari Hasier Morrásek, La Pamplonesako lehendakari José Andrés Palaciosek eta zuzendariorde Jesús Garísoainek. Haiekin batera egon dira Susana Vélaz, Oihane Manterola eta María Ángeles Tirapu, proiektua garatu duen El país de la música enpresako ordezkariak.

Proiektu honek jolasaren bidez hurbilduko du La Pamplonesaren musika Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako lehenengoko ikasleengana, bandak jotzen dituen doinu herrikoien bidez, horrela publiko berria sortu eta etorkizuneko La Pamplonesaren jarraitzaileen harrobia sustatuko delarik.

Iruñean, 2018ko ekainaren 12an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI