Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Justiziaren eta Oroimenaren aldeko Hirien Sareko burutza lagako dio Bartzelonari, eta 78ko sanferminak, Erorien monumentua eta toponimia izango ditu b

Justiziaren eta Oroimenaren aldeko Hirien Sareko burutza lagako dio Bartzelonari, eta 78ko sanferminak, Erorien monumentua eta toponimia izango ditu b

Memoria historikoari buruz 2017ko udal-ekimenen artean dira frankismoari buruzko txostena eta kereila, alkateak gogora ekarri duenez

Iruñeko Udalak Justiziaren eta Oroimenaren aldeko Hirien Sareko burutza lagako dio Bartzelonari 2018an, eta memoria historikoarekin lotutako ekimenak bultzatzen jarraituko du, hala nola 78ko sanferminetako gertakariei buruzko batzorde bat sortuta, Nafarroak Gurutzadan Eroritako bere Hileei egindako monumentuaren -Erorien monumentu gisa ezaguna- etorkizunari buruzko eztabaida abiatuta, eta diktadurak isilarazitako pertsona esanguratsuei aitortza egiteko kanpainarekin jarraituta. Gai honi buruzko jarduketa-ildoak aurkeztu ditu prentsaurrekoan Iruñeko alkate Joseba Asironek, eta gogora ekarri ditu, baita ere, Udalak iaz gauzatutako ekintzak, hala nola hiriko kale-izendegian diktadurako toponimoak ordezkatzea eta ordura arte isilarazitako beste figura batzuk sartzea, Erorien monumentuaren kriptako hilerria ixtea, Gerra Zibilaren eta frankismoaren garaiko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentala izeneko txostena, NUPek egina, eta frankismoaren krimenen aurka aurkeztutako kereila.

Iruñeko Udaleko zenbait ordezkari Bartzelonara joango dira urtarrilaren 22an Justiziaren eta Oroimenaren aldeko Hirien Sareko burutzaren lekukoa ofizialki lagatzeko hiriburu katalanari. Sarearen II. Topaketetan egingo da lekukoa lagatzeko ekitaldia, Bartzelonan, Ada Colau alkateak inauguratuta.

Gerra galdu zutenen memoria historikoa berrezartzea

Justiziaren eta Oroimenaren aldeko Hirien Sarea Iruñeko Udalak sustatu zuen, 2016an, Bartzelona, Cádiz, Madril, Coruña, Rivas-Vaciamadrid, Gasteiz eta Zaragozako Udalekin batera, xede hartuta, alkateak azaldu bezala, aldarrikapen kolektibo baten buru izatea, gerra galdu zutenen zein 40 urtez diktadurak eta beste 30 urtez trantsizioak isilpean mantendu zituztenen memoria historikoa berrezartzeko. Bi urte geroago, gehitu du alkateak, "aldaketaren hiriak elkartu zituen ekimen horrek ez ditu mamuak iratzarri, ez ditu zauriak berriro ireki, ezta gizarte-gatazkak piztu ere, urte luzez errepresioaren egia ukatu edo ezkutatu zuten horien kontzientzietan izan ezik; aitzitik, frankismoak errepresaliatu, torturatu, erail eta desagerrarazitako milaka lagunen familiek eta oinordekoek burua altxatzen hastea ahalbidetu du, haien gertukoak harro gogoratuz.

2016ko urrian egin ziren Iruñeko topaketak: egia, justizia eta ordaina. Frankismoaren krimenen aurkako kereilen aldeko Udalak memoria historikoari buruz egin ziren lehen udal-jardunaldiak izan ziren estatuan. Azken manifestuarekin bat, hainbat Udalek -Iruñekoa barne- frankismoaren krimenen kontrako kereilak aurkeztu zituzten.

Izen frankisten ordezkapena eta isilarazitako pertsona esanguratsuen aitortza

Sarean egindako lanaz gain, azken urtean zehar Iruñeko Udalak, memoria historikoaren arloan egindako lanaren barruan, diktadurak isilarazitako pertsonen aitortza instituzionala bultzatu du, baita toponimo frankistak kale-izendegitik ezabatu ere, beste batzuengatik ordezkatuz, hala nola Askatasun plaza eta Serapio Esparzaren lorategiak, biak ala biak Osoko Bilkurak babestutako erabakiak. Hori horrela, hirian badira Julián Arteaga, Eladio Cilveti eta Maravillas Lamberto gogoratzen dituzten txokoak.

Bestalde, 2016ko azaroan, Erorien monumentuaren kriptako hilerria itxi zen, besteak beste, Mola eta Sanjurjo jeneralen hilotzak gordetzen zituena. Jarduketa hartatik, "haren sinbolismoaz eta erreferentzialtasunaz harago, jarduketa errespetuz gauzatzen saiatu izana" azpimarratu du alkateak, bai eta "jarduera hura posible egin zuen elkarrizketa ere, Udaleko gehiengo politikoaren babesa izateaz gain, Artzapezpikuarekin akordioa lortu baitzen ere".

Gerra Zibilean eta frankismoan izandako giza eskubideen urraketen txostena

Hirugarren ekimena da Nafarroako Unibertsitate Publikoak egindakoGerra Zibilaren eta frankismoaren garaiko Nafarroako Oroimen Historikoari buruzko Fondo Dokumentala izeneko peritu-txostena, Iruñean izandako giza eskubideen urraketei buruzkoa, non jaso baitziren hiriko 306 biztanleren izen-abizenak (304 gizon eta 2 emakume), arrazoi politikoengatik erailak edo gatibualdian hildakoak, kasu gehienetan aldez aurretik epaituak izan gabe eta epai irmorik gabe. Guztira, hirian errepresaliatuak izan ziren eta giza eskubideen urraketak jasan zituzten 1.310 pertsona egon zirela esateko frogak bildu ziren. Baina kopuru hori lehen hurbilketa bat besterik ez da. Izan ere, badago beste 451 kasuren berri, nahiz eta oraindik ezin izan diren baliozkotu; hain zuzen, NUPeko taldearen arabera, ehunka gehiago agertu daitezke lan hau egitearen ondorioz.

NUPek egindako ikerketa izan zuen oinarri Udaleko Bozeramaileen Batzarraren babesarekin eta 2017ko martxoan frankismoaren krimenen aurka aurkeztutako kereilak, halako lehena estatuan. Udalak autoaren kontrako apelazio-errekurtsoa aurkeztu zuen, eta alkateak adierazi du "Nafarroako Auzitegi Probintzialak tramitera onartu ez bazuen ere, erabaki horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkezteak erakusten du Udalaren irmotasuna, eta gogor borrokatuko duela diktaduraren milaka biktimen senide eta oinordekoek, hiri honetan, behingoz, haien memoria aitortua ikus dezaten".

Hurrengo hiruhilekoan martxan jartzeko ekimenak

Aurtengo lehen hilabeteotan abiatuko diren jarduketak ere aurkeztu dira prentsaurrekoan. Hala, Erorien monumentuaren etorkizunari buruzko eztabaida hasiko da -Nafarroak Gurutzadan Eroritako bere Hileei egindako monumentua deitzen dena-, eta toki horren erabilerari buruzko nazioarteko ideia-lehiaketa bat abiatuko da. Hirigintza Gerentziako Kontseiluan aurkeztu zen lehiaketa, eta aukera mota guztietara irekitzen du eremua: monumentuaren desagerpenetik hasi eta mantentze zein eraldatzeraino, betiere aukera horiek indarrean den memoria historikoari buruzko legediarekin bat badatoz. Epaimahai tekniko batek baloratuko ditu proposamenak, eta 25.000 euroko 5 sari aurreikusi dira baloraziorik onena lortzen dutenendako, nahiz eta ez dira lotesleak izango etorkizunean hirigintzari dagokionez erabakitzen denarekin.

Bigarrenik, egiaren batzorde bat eratuko da 78ko sanferminen inguruan, gertakarion 40 urte betetzen diren honetan. Gainera, diktaduran isilarazitako pertsona esanguratsuak aitortzeko kanpainarekin jarraituko du Udalak, eta Bakearen eta Elkarbizitzaren aldeko Batzorde Bereziari bide eman zioten helburuei buruzko ekimenak abiaraziko ditu.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 12an

Pamplona, de 2018

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI