Usamos cookies propias y de terceros para mejorar la calidad de nuestros servicios. Si continua navegando consideramos que acepta el uso de cookies. Más información en Uso de cookiesx

Búsqueda avanzada
  1. Inicio
  2. Actualidad
  3. Udalak laguntza emango du Caucako (Kolonbia) landa-eremuetan edateko ura eskuragarri jartzeko eta Maputon (Mozambike) hiria berrantolatzeko proiektu p

Udalak laguntza emango du Caucako (Kolonbia) landa-eremuetan edateko ura eskuragarri jartzeko eta Maputon (Mozambike) hiria berrantolatzeko proiektu p

Proiektuak Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren 5 deialdietako baten barruan daude, zeina 1,4 milioi euroz hornituta baitago

Caucako bailarako (Kolonbia) landa-eremuetan edateko ura eskuragarria jartzeko proiektu bat, eta beste bat Maputon, (Mozambike) hiria parte-hartzearen bidez berrantolatzeko eta auzo informalek DUAT titulua eskuratzeko. Horiek dira Iruñeko Udalak aurten lagunduko dituen proiektuak Hegoaldeko toki-entitateekin lankidetza sustatzeko diru-laguntza deialdiaren barruan. Deialdi hori Udaleko Garapenaren aldeko Lankidetza Programaren barruko bost deialdietako bat da, programa bat zeinaren aurrekontuak 1,4 milioi euro jotzen baitu, hots, udal-aurrekontuko % 0,72, Gizarte Ekintzako zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok azaldu duenarekin bat. Harekin batera izan dira prentsaurrekoan proiektuak abiatuko dituzten gobernuz kanpoko bi erakundetako ordezkariak: Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundeko Mikel Gesta eta Alboan fundazioko Amaia Algarra, zeina Kolonbiatik iritsi berri baita, non proiektu baten jarraipena egiten ari den.

Horiek horrela, Iruñeko Udalak jarraipena ematen dio duela hamaika urte epe ertainerako abiatutako lan-ildoari, zeinak xede baitzuen tokiko garapeneko proiektuak hainbat urtetarako finantzatzea garapen bidean dauden herrialdetako tokiko entitateekin batera. Helburua da deszentralizazioa laguntzea eta udalak indartzea, hartara demokratizazioa sustatzeko eta bultzada emateko herritarren oinarrizko giza premiak asetzen dituzten politikei. Tokiko entitate horietara iristeko, Udalak lan egiten du proiektuak non eta bertan jarduteko gaitasuna eta eskarmentua dituzten GGKEekin. Deialdira aurkeztutako proiektuek hiru urterako izan behar dute, eta bi modalitate daude: bat proiektu sortu berriak laguntzeko -gaur Kolonbiarako aurkeztutakoa, adibidez- ,eta bestea jarraipena emateko -Mozambikeko ekimena, zeinak laguntza jasoko baitu jarduneko bigarren urterako-.

Akueduktuak komunitateendako eta ura edangarri bihurtzeko sistemak familiendako

Ura, bakea lortzeko: laguntza Caucako bailarako (Kolonbia) landa-eremuetan edateko ura eskuragarria jartzeko. Horra Alboan fundazioak eta Instituto Mayor Campesino fundazioak (IMCA) abiatuko duten proiektuaren izenburua. Proiektu honek 60.000 euroko diru-laguntza -guztizkoaren % 71,2- jaso du Iruñeko Udalaren eskutik. Gainerako aurrekontuari dagokionez, hartzaile diren Udalek emango dute % 12,3, tokiko kideak % 11,3, herritar onuradunek % 2,8, eta gainerako % 1,3a Alboan fundazioko funts propioekin finantzatuko da.

Proiektua Trujillo (18.142 biztanle) eta Tuluá (216.604) udalerrietan gauzatuko da, biak ala biak gatazka armatuak gogor zigortutako herriak, non eten handia baitago landa- eta hiri-eremuen artean, oinarrizko zerbitzuez eta ekipamenduen hornikuntzaz bezainbatean. Ekimenaren bitartez akueduktu komunitarioen azpiegiturak hobetuko dira eta landa-eremuko herritarrei ura edangarri bihurtzeko sistema familiarrak jarriko zaizkie eskura. Lehentasuna eman zaie 6 akuedukturi, eta hiru urtetan, buztinezko 420 iragazki homologatu banatuko dira. Jarduketak ere bere gain hartuko du uraren kalitate-kontrola.

Aldi berean, lan egingo da alkateekin eta udalean, eskualdean zein nazioan uraren administrazioaz eta komunitate-kudeaketaz arduratzen diren gizarte-erakundeekin, eta horrek ura kudeatzen duten komunitate-erakundeen gaitasunak indartzea ekarriko du. Proiektuaren lehenbiziko urtean hiru lansaio egingo dira administrazio-, antolakuntza- eta ingurumenaren kudeaketa-gaitasunak garatzeko, eta beste 16 saio, aholkularitzakoak, udalen teknikarien eta tokiko kidearen eskutik.

Horrez gain, Alboan fundazioak sentsibilizazio-jarduera bat egingo du Iruñean, ura izateko giza eskubidea ikusarazteko eta esku-hartzeen xede diren zonaldeetan uraren egoera zein den ezagutzeko. Aurten, lehenbiziko aldiz, bideo bat egingo du, zeina proiektuaren barneko pertsona batek Iruñera bisita egiten duenean hedatuko baita.

Auzo baten hiri-antolakuntza, bizigarriagoa izan dadin

Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundeak eta Maputoko Udal Kontseiluak jarri dute abian Hiri-berrantolakuntza partizipatiboaren bitartez, Maputoko (Mozambike) auzo informaletako biztanleei herritartasun-eskubideak eta DUAT titulua eskuraraztea defendatu proiektua, 2017an bigarren urtez finantzatzen dena. Aurten 60.000 euro emango dizkio Iruñeko Udalak, % 28,8. Gainerako gastua bere gain hartuko dute Bartzelonako Udalak (% 37,6), Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundeak funts propioen bidez (% 15,5), tokiko administrazio publikoek (% 8,3), Maputoko Udalak (% 7,4), herritar onuradunek ( % 2,2) eta ekarpen pribatuek (% 0,1).

Proiektua Chamanculo auzoan (25.300 biztanle) gauzatuko da, Maputoko txabola-auzo zaharrenetarikoan. Auzo horren eta antzeko beste batzuen jatorria izan zen gatazka armatuak eragindako errefuxiatuen eta landa-eremuko immigranteen etorrera. Auzoaren ezaugarri dira biztanleria-dentsitate handia, osasun- eta segurtasun-egoera txarra eta oinarrizko azpiegituren zein espazio publikoen gabezia. Habitataren egoera eskasari gehitu behar zaio bost etxeetatik batean emakumeak direla familiaburu, eta eraikinak kalitate eskasekoak direla.

Honako hauek dira jarduketaren helburu nagusiak: lurralde-eskubidea bermatzea, horren kudeaketaren arduradun diren udal-egiturei laguntza emanez lur-hartzeen aurrean; bizilagunen arteko gatazkak konpontzea; herritarren eskubideak eta betebeharrak ezagutaraztea, bai eta DUAT (Lurzorua erabili eta Probesteko Eskubidea) titulua lortzeko prozedura administratiboak ere; eta partzelazioa egitea, herritarren ekimenarekin bat. Halaber, kalitatezko gune libreak erdietsi nahi dira, seguruagoak, irisgarriagoak eta zainduagoak. Horrekin guztiarekin lortu nahi da lurzoruaren erabileratik eratorritako gatazkak murriztea, horretarako baliatuz lege-aholkularitza, herritarren eskubide eta betebeharrak ezagutaraztea, komunitate-liderrak ahalduntzea eta lider horien eta udalaren arteko harremanak sendotzea.

Esku-hartzeak iraun bitarte hainbat ekintza egiten ari dira: mahai-inguruak komunitate liderrekin, aholkularitza juridikoko jardunaldiak herritarrendako, komunitate-irratsaioak lurrak eskuratzeko eskubideari eta DUATi buruz, eta topaketak estatuaren higiezinak kudeatzen dituen administrazioarekin. Horrez gain, bizilagunen batzordeak sortu dira 5 partzelazio-plan egiteko, eta bizilagunak kontzientziatzen ari dira gune libreen inguruan, horiek ondo zaintzeak duen garrantziaz eta komunitatea horien jabe izateak dakarrenaz. Ekimenak beste jarduketa hauek ere hartzen ditu bere gain: partzelazio berriko etxeen, komunen eta hormen seinaleztapena, komunitatearen jarduketa partzelen mugak aldatzeko eta hiru kale egitea, betiere partzelazio-planoek ezarritakoarekin bat. Alboan fundazioak egin bezala eta betiere Iruñeko biztanleak sentsibilizatzeko asmoz, Mugarik Gabeko Arkitektoak erakundeak dokumental bat proiektatuko du eta hitzaldi teknikoen sorta bat eskainiko, proiektua ezagutarazte aldera.

Iruñean, 2017ko azaroaren 14an

Buscar en las noticias

Cuándo (Desde / hasta):

Nos importa tu opinión

Valora la página:

El Ayuntamiento te escucha

Servicio de atención telefónica 010

948 420 100 para llamadas fuera de Pamplona o desde móviles

© Ayuntamiento de Pamplona. Plaza Consistorial s/n 31001 - Pamplona (Navarra) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es


Compártelo

  • Technosite certifica accesibilidad según WCAG 1.0 del W3C/WAI con su Nivel de conformidad Doble-A
  • Estudio Intersectorial de Accesibilidad en la Web realizado por Discapnet
  • Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI