1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2018, urriak 19

Lantegia zizak

Lantegia: Pintxoak eta miniatura-sukaldaritza, sasoiko zizez

Pintxoak eta miniatura-sukaldaritza, sasoiko zizez du izenburu, ostegun honetan, Kondestable Civivoxean, Luken Vigo sukaldariak emango duen lantegiak. 18 urtetik gorakoei zuzentzen zaie, eta 19:00etatik 21:30era izango da. 20 toki eskaini dira. Lantegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Jardueraren prezioa 7 euro da.

Lekua: Kondestable Civivoxa

Data: urriak 18, osteguna. 19:00.


Hitzaldia: Herritarren partaidetza birpentsatzen erregelamendu berri baterako

Ostegun honetan Kondestable Civivoxean Herritarren partaidetza birpentsatzen erregelamendu berri baterako hitzaldia izango da, partizipazio kontzeptuari araudiaren ikuspuntutik heltzen dion topaketa bat. Alde batetik, Fernando Pindado egongo da, Bartzelonako Udaleko Partaidetza eta Demokrazia Aktiboko Batzordeko ordezkaria; eta, bestetik, Jose Luis Pérez “Kotelo”, Gasteizko Udaleko Partaidetzako eta Gizarte Etxeetako Departamentuko zuzendaria. Saioa 19:00etatik 20:30era izango da, eta sarrera librea da.

Lekua: Kondestable Civivoxa

Data: urriak 18, osteguna. 19:00.


Erakusketa: Picasso. Guernicaren bidaia

Iruñean izango da Sarasate pasealekuan paratutako Picasso. Guernicaren bidaia erakusketa ibiltaria, “la Caixa” Gizarte Ekintzak eta Reina Sofia Arte Gune eta Museoak ekoiztu dutena Nafarroako Kutxa Fundazioarekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Erakusketak askotariko objektu eta ikus-entzunezko obren bidez biltzen du Picassoren maisu-lan ikonikoaren inguruko historia, eta hurbiltzen direnei lagunduko die espazioa, garaia eta memoria kolektiboa direla medio nazioartean esangura handia duen “koadro ibiltari” horren testuingurua ulertzen.

Lekua: Sarasate pasalekua

Data: azaroaren 3ra arte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2018ko urria
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI