1. Hasi
  2. Erabilerraztasun-politika

Erabilerraztasun-politika

Iruñeko Udalak konpromisoa hartu du bere webguneak erabilerrazak izan daitezen, bat etorrita irailaren 7an sektore publikoko webguneen zein gailu mugikorrerako aplikazioen erabilerraztasunaren inguruan emandako 1112/2018 Errege Dekretuarekin, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emandako 2016/2102 Zuzentaraua (EE) oinarri.

Erabilerraztasun-adierazpen hau www.pamplona.es erakunde-webgunean aplikatzen da.

Betetze-egoera

Webgune hau neurri batean dator bat irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin, jarraian adierazten diren alderdiak ez baitira horrekin bat betetzen.

Eduki ez-erabilerraza

Jarraian jasotzen den edukia ez da erabilerraza, honako zio hauengatik:

  • Irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzea:
    • 1994tik gaur egun arteko Osoko Bilkuretako aktak Microsoft Word 2000ak sortutako html-n argitaratu dira. Agiri guztien edukiak ez dira oso-osorik erabilerrazak, izan ere, erabakien jatorrizko formatuan daude. Oro har, Microsoft Word 2000 programak sortutako jatorrizko agirien isla diren html agiriak ez dira erabilerrazak
    • Kontsulta aplikazioa, Udal Artxiboaren atalean, ez da erabilerraza
    • Onlineko mapa- eta kartografia-zerbitzuak
    • Word-en eskainitako prentsa-oharrak
  • Egokitu gabeko zama: Udalaren webgunean argitaratutako PDF fitxategien neurriak eta iturri ezberdinak direla-eta, baliteke fitxategi batzuek erabilerraztasun-jarraibide guztiak ez betetzea

Erabilerraztasun-adierazpen honen prestaketa

Adierazpen hau 2018ko abenduaren 1ean prestatu zen.

Adierazpena prestatzeko metodoa erakundeak berak egindako auto-ebaluazio bat izan da.

Adierazpenaren azken berrikustea: 2018ko abenduaren 1ean

Oharrak eta harremanetarako datuak

Webgune honen edukiren bat erabilerraza ez dela nabaritzen baduzu, edo webgune honen erabilerraztasunaren inguruan zalantzaren bat baduzu, Iruñeko Udalak zure eskura jartzen duen helbide elektronikora idatz dezakezu: pamplona@pamplona.es .

Aplikatzeko prozedura

Aplikatzeko prozedura egoki eta eraginkorra abian jarriko da, eta komunikazioari edo eskaerari emandako erantzuna desegokia izanez gero bertara jo beharko da.

Laguntza teknikoak

Goiburuan 6 esteka daude, 6 atal nagusietara iristekoak, horietako edozeinetara zuzenean joateko. Esteka horiek laster-teklak dauzkate lotuta, atal batetik bestera erraz eta eroso aldatzeko. Horiez gain, Gunearen maparako esteka, hizkuntza aldatzeko estekak eta bilatzailea daude, Goian, ezkerraldean, Udalaren armarria dago. Bertan klik eginik orri nagusira joko dugu.

Sei atal orokorrak hauek dira:

  • Udala: erakunde-atalak eta barne antolamenduko atalak.
  • Hiria: Iruñeari buruzko informazio orokorra.
  • Turismoa: Iruñetik kanpoko bisitariendako berariazko informazioa
  • Agenda: hiriaren inguruko berriak eta ekitaldiak
  • Gardentasuna: udal-gardentasuna sustatzeko atala
  • Egoitza elektronikoa: online kudeaketak, formularioak deskargatzea, izapideak kontsultatzea, etab.

Bilatzailearen testu-koadroak bide ematen du webgunean testu librez bilatzeko, Osoko Bilkuretako akten html-agirietan bilatzen ez badu ere. Bilaketa aurreratua estekak bilatzailearen menura eramaten du, eta bertan gaika bilatu ahal da, eta testuaren arabera gai bakoitzaren barruan.

Atal nagusien esteken azpian nabigazio-barra dago, eta horrek erabiltzailea hasiera-orritik bisitatzen ari den orriraino egindako bidea erakusten du. Bideak ez du zertan bat egin erabiltzaileak jarraitutakoarekin, izan ere, orri berera iristeko era asko dago. Erakusten den bidea Gunearen mapako bide nagusia da.

Barneko orrietan, ezkerreko zutabean, kasuan kasuko orritik eskura daitezkeen aukeren menua dago, eta eskuinaldean, orriaren beraren edukia.

Azal-orrian adierazitako osagai guztiak agertzen dira, eta lasterbideak zuzenean iristeko bai izapideetara bai gehien eskatzen den informazio garrantzitsuenera.

Berrietako, agendako eta, oro har, eduki dinamikoena duten atalak RSS formatuan ere argitaratzen dira, feed-irakurgailutik eskuratu ahal izateko.

Nola aldatu dezaket hizkuntzaz www.pamplona.es webgunean?

Iruñeko Udalaren webgunea eleanitza da (gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa), eta, ahal neurrian, 4 hizkuntzetan ematen dira argitara edukiak, betiere informazioa emateko egitura bera delarik.

Goiburuko esteketan hizkuntzaz aldatzean, zein orri edo ataletan egon eta horrek berak segituko du ikusgai.

Kanpoko estekak irekitzeko

Kanpoko estekak nabigatzen ari den leiho berean irekiko dira. Leiho berri batean ireki nahi izanez gero, letra larrien tekla sakatu eta aldi berean estekan klik egin. Esteka horietan ez dago inola ere bermatuta erabilerraztasuna.

Laster-teklak

Webgunean nabigazioa errazteko, laster-tekla sorta bat duzu, esteka ezberdinetan azkar sartzeko.

Teklak erabiltzeko, ALT tekla sakatu behar duzu, eta, aldi berean, atal bakoitzaren tekla identifikagarria. Atalen tekla identifikagarriak hauek dira:

  • "1" atala: Udala
  • "2" atala: Hiria
  • "3" atala: Turismoa
  • "4" atala: Agenda
  • "5" atala: Gardentasuna
  • "6" atala: Egoitza elektronikoa
  • "A" Erabilerraztasun-politikari buruzko orrira eramaten du
  • "R" Gomendatu-tresna gaitzen du

Atarira zein nabigatzailez sartu eta horren arabera, tekla-multzo ezberdina beharko da laster-teklak erabiltzeko.

Tekla-multzoak
Sistema eragileaNabigatzaileaTekla-multzoak
WindowsInternet ExplorerAlt + laster-tekla
Google ChromeAlt + laster-tekla
SafariAlt + laster-tekla
FirefoxAlt + Maiuskula + laster-tekla
MACSafariCtrl + Alt + laster-tekla
Google ChromeCtrl + Alt + laster-tekla
FirefoxCtrl + laster-tekla
UbuntuFirefoxAlt + Maiuskula + laster-tekla

Acrobat erabilerraza

Ahozko nabigatzaileek PDF motako agiriak irakur ditzaten, instalaturik eduki behar da Adobe Acrobat programaren irakurgailurako erabilerraztasun-plugina.

Acrobat Readerreko irakurgailuei buruzko argibideen berri jasotzeko orria.

© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI