1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2018, apirilak 26

Energia

Hitzaldia: Landareak lantzen liburuaren aurkezpena eta landareen kontsultategia zuzenean

Ingurumen Hezkuntzako Museoan euskarazko hitzaldi-solasaldia egongo da asteazkenean, Jakoba Errekondo paisajista eta agronomoaren eskutik, zeinak landareen zaintzari buruzko Landareak lantzen liburua aurkeztuko baitu. Liburu irudiztatuak egutegi bat dauka, non jasotzen baita nola landu behar diren landareak urtean osoan zehar, edo urtaro, hilabete zein ilargi-fase bakoitzean. 19:00etan izango da, eta sarrera librea da.

Tokia: Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Data: apirilak 25, asteazkena. 19:00


Flauta eta harpa zeltikoaren kontzertua

Txantreako Liburutegi Publikoan flauta eta harpa zeltikoaren kontzertua egongo da asteazkenean, Unai Otegiren eskutik. Errezitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea da.

Tokia: Txantreako Liburutegi Publikoa

Data: apirilak 25, asteazkena. 19:30


Carlos Puigen erakusketa: "Txangoak"

Carlos Puig artista iruindarrak naturan barna bidaiatzeko gonbita egiten digu Ziudadelako Bolborategian ikusgai duen Txangoak erakusketaren bidez. Bisitariek aukera izango dute Sorogaineko ibarrean barna ibiltzeko, baso baten barruan sartzeko, Arga ibaian arrantza egiteko, Esa edo Erronkariko errepideetatik gidatzeko, Iruñeko Alde Zaharreko merkatura hurbiltzeko edo Media Luna parkean paseoan ibiltzeko. Maiatzaren 6ra bitarte egongo da ikusgai.

Tokia: Ziudadelako Mistoen eraikina

Data: maiatzaren 6ra bitarte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2018ko apirila
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI