1. Hasi
  2. Gaur egungoa
  3. Agenda

Iruñeko agenda 2018, ekainak 22

Pamplonesa

La Pamplonesa zure auzoan

La Pamplonesa Udal Banda kalera aterako da berriro ostiral honetan, eta Lezkairu auzora hurbilduko da atari zabaleko kontzertu bat emateko. Bertan, La Pamplonesak zenbait estilotako lanak joko ditu, horien artean bandarako idatzi den jatorrizko musika eta klasiko herrikoiak. Kontzertua 20:30ean hasiko da Maravillas Lamberto Yoldi plazan, eta sarrera librea da.

Lekua: Maravillas Lamberto Yoldi plaza (Lezkairu)

Data: ekainak 22, ostirala. 20:30


Musika Martxan

Sarasate pasealekuan, Parlamentuaren ondoan dagoen agertokiak hartuko ditu, ostiral honetan, Musika Martxan programa berriaren bigarren jardunaldiaren kontzertuak. Oraingo honetan, Ekaitz Bortitza, Los Muga, Hagoan eta Taupadak taldeek joko dute. Kontzertua 18:30ean hasiko da.

Lekua: Sarasate pasealekua, Parlamentuaren ondoan.

Data: ekainak 22, ostirala. 18:30


Erakusketa: Gelatina gogorra

Ekainaren 24ra arte, Arma Aretoan egongo da ikusgai Bartzelonako Arte Garaikidearen Museoaren (MACBA) Gelatina gogorra erakusketa, L’Internationale museo-sarearekin elkarlanean egina, zeinak trantsizioaren eta 80ko hamarkadaren kontakizuna berrikusten baitu 59 artistaren 200dik gora obraren bitartez.

Tokia: Ziudadelako Arma Aretoa

Data: ekainaren 24ra bitarte



Iruña kultura da

Webgunean sartu

Hilabete honetan Iruñean

  • Mes anterior
  • 2018ko ekaina
  • Mes siguiente

AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
Agendan bilatu

Noiz (Noiztik / Noiz arte)

Udala adi duzu

948 420 100, Iruñeaz kanpotik eta mugikorretik deituz gero

Ekitaldi edo jardueraren bat falta dela sumatzen baduzu, bidali ezazu mezu bat 010@pamplona.es helbide elektronikora, edo deitu 010 telefonora


© Iruñeko Udala. Udaletxe Plaza z/g 31001 Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - pamplona@pamplona.es

Partekatu

Icono de conformidad Nivel Doble-A, W3C-WAI pautas de accesibilidad a los contenidos de la Web 1.0 del W3C-WAI